2015(e)ko maiatzaren 17(a), igandea

IREKI ETXEA

Azken entrega eguna heldu da. Egun hontan erakutsiko dugu ze ikasi dugun ikastaro osoan zehar.


Ondarreta parean kokatuta dagon De Satrustegi Hiribidea eta Kristina Infantaren kalea aurkitzen diren gurutzean dago kokatuta gure orubea. 
ezebez proiektaten hasi baino lehen inguruko eraikinek orubean proiektatutako itzalen ikerketa egin nuen, urte osoan zehar eta eguneko ordu guztitan. Argazkiak ulertzeko eskuinetik ezkerrera pasatzen da denbora eta irudi bakoitzeko bi orduko tartea dago neguan 10:00 etan hasita eta beste urtarotan 8:00tan.

Abenduak 21
Berdez: Martxoak 21 eta irailak 21
Gorriz: Ekainak 21

itzalen joko hau eta eguzkiaren izpien norabidea ikusita orubeko eraikitzeko toki aproposenak aukeratu nituen, eta hola erabaki nuen sarrerako patio erabilgarri bat mendebaldean kokatzea.

Honen ostean inspirazio bila egon nintzan liburutegian eta Tezuka arkitektura estudioarenklaustro etxea aurkitu nuen, etahain liluratuta gelditu nintzan holako klaustro etxe baten oinarria izatea erabaki nula honako ariketa burutzako.

Beraz klaustro etxe bat izango zen. Gainera patioak edo lorategiak izatea ez da ez arrut ez erraza hiri baten, beraz hori explotatzea erabaki nun: ahal diren etxeko pareta gehien eguraldiarekiko baldintzapetuko dut. Honela etxea eta patioa, Euskal Herriko eguraldi tropikal honek ahalbidetzen duen heinean bateratuko dira, espazio ireki eta estali bakar bat sortuz. Hortarako japoniarrek erabiltzen dituzten gaur eguneko beirazko shoji batzukin osatu nituen pareta hoiek. Beirazko paretak izateak eguraldi kaxkarragaz etxea irekirik izatea baimentzen du baita ere, bisualki irekita eta ez fisikoki. Gainera irekiera sentsazioa handitzeko etxe barruko tabikeria ahal den gutxien erabiltzea erabaki nuen.
Ariketan eskatutako estudioa eta aparkalekuak hegoaldean kokatzea erabaki nuen, medianeraren kontran. Aparkalekuak argirik behar ez duelakoeta estudioak nahiz eta argi asko behar hor izatea hoberena da, etxeak (disfrutatzeko den lekuak) toki honena izan dezan; gainera, etxearen konfigurazioari esker argi nahikoa izatea ahalbidetzen dugu hemen kokatuta (barneko patioti argiztapen paregabea izan daitekelako).

Klaustro etxe honi iparraldekoaldea osatzen duen kubo laukizuzenaren goranzko zabalpena, edo neuk deitzen diodan moduan, badiaren zabalpena, egin nuen. Honek gure orubeko gauza bereizgarriena aprobetxatzeko helburua du: Kontxako badiaren ikuspuntu paregabea. honela, gau gunea zabalpen honetan kokatu nuen. Bloke hau badiaren zabalpena dela diot bere funtzio eta izate arrazoi bakarra biztanleak badian egoteko sentsazioa izatea delako. Ez da badia ikusteko leku bat, badian lo, badian ikasi, badian dutxatu, badian bainatzeko leku bat da alegia. Horregatik dira leihateak hain garai eta zabalak. 


Beraz, etxe hontan bi funtzio, edo bi helburu, edo bi atmosfera dauzkagu (estudioaz apur bat ahantziz): klaustroa eta badiaren zabalpena. Nortasun hauek nabarmentzeko (forman aldetik nabarmenak dira jada, baino gehiago nabarmentzeko) egiturarekin eta materialekin jokatzea erabaki nuen. Lehengoa lurrarenkin eta landarekin lotuta dagoenez, eta gainera erlaxazio eta lasaitasun gune bezala diseinatua dagoenez egurra iruditu zitzaidan zati hau eraikitzeko aproposena. Egur biluzia, margo, apaingarri edo berniz gabekoa. Gainera egurraren nortasunak egitura portikatu bat eraikitzea ahalmentzen gaitu, eta hau pareta huts edo ireki hauek eraikitzeko oso aproposa da. Hortaz klaustroa egurrezko zutabe eta zertxadun egitura bategaz eraikiko da. Badiaren zabalpena eraikitzeko berriz karga hormadun hormigoi armatuzko egitura bat diseinatu nuen, estalki lauduna gainera, ezberdintasua handiago izateko.
Azkenik patioko distribuzioa diseinatu nuen: arbolak udaran eguzki izpiak oztopatuko dituzten eta aldi berean, neguan pasatzen utziko dieten lekutan kokatu nituen. Gainera lana eta deskantsua eta familia banatzeko barneko patioa bitan banatu nuen, etxeak bere patio pribatua izan dezan, eta estudioak patio horrek ematen dion zabalpen eta argia jaso dezan.












Azkenengo apunte bat: eskilarak diseinatzeko honako hauetaninspiratu nintzen, Ireki Etxearen izpiritua ondo irudikatzen duelakoan baitnago. Disinu honetako mailak hormigoiz egin ordez egurrez egitea pentsatu nuen.

2015(e)ko apirilaren 16(a), osteguna

Ondarretan Etxebizitza Familiabakarra Estudioduna: PUZZLEHOUSE edo PAZURUNOIE

Azkeneko ariketara heldu gara, lehenengo urte hontako Proiektuak asignaturako azken ariketa; eta interesgarriena baita! Ariketa honek lantzeko gogoak pizten dizkit, oso zabala baita (danetarik deko, ahal den neurrian, lehenengo mailako ikasleak gara oraindik!) egin daitezken diseinuen eremua. Gainera nere gustukoen ditudan estilo, korronte edo nahi delako arkitekturalak hautatzen eta ondo erabili ditzaket, eta hauek nola funtzionatzen duten ikasi, hurreneko azterketa bat egiteko, ondo dagona (iruditzen jatena) zer den eta zer ez den jakiteko. Exploratzeko. Ikertzeko. Ikasteko. Lanean orduak gustura emoteko. Baina kontuan hartu behar dogu oraindik lenoko zuzenketa (aurrentrega irakasleen hitzetan) bihar dala, beraz, bihar aurretik aipua eginiko eremu hori itxiko da... eztakit hobera ala irakasleek gura duten tokira (hau ondo egongo da fijo, baino seguru nago irakasleek bilatzen ez duten gauzen bat zuzena izango dela, horregatik).
Gutxienez neuk landutako proiektuak oinarrizko ideia sendoa eta landua du (honetan egon nahiz denbora gehien), eta nere ustez gauza gitxi ditu zuzentzeko, baina errepikatzen dot, lehenengo mailako ikasletxo bat baino enaiz eta eztut ideiarik bez!.
Proiektuaren oinarrizko ideiaren sintesi txiki bat:
Ondarretako auzo honetako etxe guztiak, edo gehienak, familiabakarrak dire, eta guztiek haien lorategi pribatua, edo patioa dute, haien EREMUAN sartuta. Eremu hauekin osotzen da auzoa, sare baten antzera. Hau da, gauza txiki batzuegaz haien entzekoa den beste handiago bat osotzen dute, atomoak eta molekulak balira bezala. Etxe bakoitzak bere giroa du, bere proiektua, bere atmosfera, diseinua... bakaitzak berarentzako soilik den ezaugarriak ditu, baina haien eremuak biltzen sortzen diren insulak eta auzoak atmosfera bakarra dute, auzoaren atmosfera orokorra insula bakoitzak duen giroak nahasiz edo batuz sortzen da, eta era berean orubeen giroak eta sentsazioak (atmosferak) batuz insulen atmosferak sortzen dituzte. Beraz, geure aurrean duguna, gure orubea kokatuta dagoen lekua, puzzle baten antzerakoa da: orube bakoitza pieza bat da, irudi eta forma berezi eta errepikagaitza duena, eta auzoa puzzlea osatzen lortzen den karratu perfektu irudi handi eta osoduna.
Kokapena kontutan hartuz etxea diseinatu dut (hau da, aurrekoa kontuan hartuz). Zera egin dut: pieza bakoitza banaka eta ideia bategaz (nahiz eta hiru taldetan banatu) diseinatu ditut eta diseinatze ostean, bakoitzaren maketa egin eta puzzlea osatu dut. Gustokoen nuen soluzioa aukeratu dut eta gelen arteko erlazioa (eraikuntza arloan batez ere) zuzena izateko aldaketa oso txiki eta ia nabarmenak ez direnak egin ditut.
Honetaz aparte bestelako ideiak defenditzen dira proiektu honetan, baina hau da garrantzizkoena. Influentzien aldetik asko izan dira, baina ez irakasleek eskatutakoak bezala, nere proiektuaren fokatze berezia zela eta. Gela bakoitzak (ia guztiak) bere influentzia propioa du, Baino garrantzitsuenak esnago ditut: japoniako arkitektura tradizionala (lorategiak eta mugak definitzeko artean batez ere), Rem Koolhaas (bere teoriaren bat eta Oporton eraiki zuen (bere eskuz, jakina) Casa da Musica) eta honekin lotuta Oteizaren solidoen hustea, kuboena kasu hontan.
Gehiegi luzatu gabe hona hamen argazki sorta bat.







  





Rem Koolhaasek etxorratzi buruz esaten duen gauzetako bat: Solairuak orubearen kopia bata bestearen gainean dira, lurreko espazio bera bat biderkatzen da, eta solairu bakoitzean orube hori zerotik landu daiteke, irudian bezala. Solairu bakoitzak bere estiloa du.

2015(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

Atmospheres

Peter Zumthorrek 2003. urteko ekainaren leheneko egunean Wendlinghausen palazioan Wege durch das Land ekitaldian emandako hitzaldiaren gidoia irakurgai izan dodanez hemen azalduko dot ze ideia azaltzen diren Atmospheres hitzaldi hontan.
Zumthorren hitzez arkitektura atmosferek osatzen dute. Atmosfera hauek edonongo giroa dira, Arkitektoak jartzen duen adibideak hau ulertzen lagunduko jaku: plaza bateko taberna bateko terrazan eseria dago, itzaletan, beroa egiten du, umeak jolasean dabiz, ohiuka, helduak paseoan ibiltzen... Egoera hortan jasotako informazio horiek giro bat, sentsazioz osatutako atmosfera baten sartzen dabe Zumthor. Tenperatura aldatuko balitz atmosfera hori ezberdin geratuko litzateke, edozein aldatzean atmosfera aldatzen da. Plazatik urten eta atmosfera hori gustiz desagertzen da, atmosfera plazan baita, plazatik urteterakoan sartutako kaleko atmosferan sartzen da hizlaria, aurrekoa atzean utziz. Plazako giroak beregan sortutako sentimendu eta sentsazioek osotzen ditutzte atmosferak.
Beauty is in the eye of the beholder.
Atmosferak geure barnean sortzen dire, eta bakoitzanak eurena izango dau, euren barnean.
Azken finean atmosferak abesti bat bezala dira, inguratzen gaituzte, hartu, eta sentsazio batzuk ttransmititzen dizkigute. Arkitektura musika bezalakoa dala esaten dau Zumthorrek azken finean.
Hitzaldian atmosferak nola sortu eta ze puntu jarraitu behar diren hauek ondo sortzeko deskribatzen dau. Puntu horiek arkitekturaren gorputza, materialen armonia, espazioaren soinua, espazioaren tenperatura, nire inguruko gauzak, lasaitasuna eta lilura, barne/kanpo tentsioa, intimitate mailak eta argia gauzengan bezala izendatzen ditu.

2015(e)ko martxoaren 3(a), asteartea

Sorosle Postuaren Zuzenketa

Gaur ariketa honen azkenengo zuzenketa izango dugu (baina espero dut azkena ez izatea). Gaurko, beraz, ariketa garatu eta adierazita eraman behar dugu, lan maketa, kokapena, planoak eta kokapen ebaketa klasera eramateko ahalik eta zuzenketa hobea izateko.

2015(e)ko otsailaren 24(a), asteartea

Ondarretan Sorosle Gunea

Barriro beste proiektu bastante interesgarri batekaz hasi gara. Oraingo hontan Ondarreta hondartzako sorosle gune barri bat proiektatzea tokatu jaku. Horretarako gutxinaka-gutxinaka astero gauza barri bat eskatuko digute irakasleek zuzenketa ondo egin dezakegun. Hau proiektu danekin egin ohi dogu baina oraingo hontan nere partez maketei adiago egongo naz lan gehio egingo dot maketekaz, errazagoa baita espazio bat sortzea eredu fisiko hiru dimentsiotakoa badugu, nahiz eta ez perfektua izan eta bakarrikan hurbilketa orokorra izan. Aurreko proiektuantzako lan maketa izan zen baita ere nere gakoa baino enuen behar bezala landu.
Bixarko kokapen maketa bat eta terrenoan ebaketa bet egiteko eskaera izan dogu eta hori egin dot neuk, nahiz eta ebaketa egiteko nahiko kaxkar ibili (zaila egin jata desnibel neurriak lortzea, ezinezkoa ez esan arren), baino usteot eskatutakoa betetzen duen lana egin dodala gutxienez, nahiz eta suziriak botatzeko egon ez. Dena dela kontuan hartu behar dogu lan dan hau lan egiteko dala, geure proiektuaren garapenerako eta ez aurkezpena egiteko, baina irakasleek eta beste ikasleek ikusiko daben lanak dianez hobe leike polit eta txukun egitea. Hamen botako dodaz argazki eta irudia.


2015(e)ko otsailaren 17(a), asteartea

Liburutegiko eskilarak

Bigarren lauhilekoan lehendabiziko entrega. Eskolako laugarren solairuko ikasgelan liburutegi bat egiteko asmoa dagoelakoaneta horretarako eskilara batzuk behar zirelakoan egindu digute enkargu hau. Gauza gela hartako zutabe monumentalen bertikaltasunarekin eta bakardadearekin jolastea izan da eskilarek diseinatzeko orduan: gela hortan zeuzen gauza bakarrak zutabeak dira, eta eskilarak erainsterakoan haiekaz konbinatu behar dira, kontutan hartu, eta baita ere, gela hori ia-ia eskilara hauek izateko esklusiboki egina dagoela (horrela eskilaren bakardadea, monumentalismoa eta singularismoa landu behar da). neuk diseinatutako eskilarak bertikaltasun horrekin eta ikus/ezkutuarekin dute erlazio zuzena, baina baita ere tartetako izaerarekin: eskilara mailadak goiko zapaitik zintzilika dauzen elementuak dira, horren parte balira bezala, eta atseden egiteko tokia berriz zutabe baten antzekoa da, azpikoa solairutik hasita goruntz egiten duena. Eskilara hauetatik igotzean egitura osotzen duten kableek pertsonarentzako estalki moduan jolasten dute, ikusmenari oztopo behin eta berriro eginez, baina ez gehiegi; estalki definitiboa atseden egiteko tokia da: hamen pertsona guztiz estaltzen da, materialen eta elementuen aldaketarekin batera haren kanpotiko eta barnetiko pertzeptzioa aldatzen da.
Hamen dira eskilararen eta erreformaren planoak eta hortarakoerabilitako lan maketa zakarra (oso erabilgarria izan dena baina aurkezteko ezegokia, dena den oso zaila izan da holako eskilara batzuen maketa xikina egitea, beraz ez dut denborarik alperrikan galduko beste zailagoa den gauza bat egiten hau izanik).