2015(e)ko apirilaren 16(a), osteguna

Ondarretan Etxebizitza Familiabakarra Estudioduna: PUZZLEHOUSE edo PAZURUNOIE

Azkeneko ariketara heldu gara, lehenengo urte hontako Proiektuak asignaturako azken ariketa; eta interesgarriena baita! Ariketa honek lantzeko gogoak pizten dizkit, oso zabala baita (danetarik deko, ahal den neurrian, lehenengo mailako ikasleak gara oraindik!) egin daitezken diseinuen eremua. Gainera nere gustukoen ditudan estilo, korronte edo nahi delako arkitekturalak hautatzen eta ondo erabili ditzaket, eta hauek nola funtzionatzen duten ikasi, hurreneko azterketa bat egiteko, ondo dagona (iruditzen jatena) zer den eta zer ez den jakiteko. Exploratzeko. Ikertzeko. Ikasteko. Lanean orduak gustura emoteko. Baina kontuan hartu behar dogu oraindik lenoko zuzenketa (aurrentrega irakasleen hitzetan) bihar dala, beraz, bihar aurretik aipua eginiko eremu hori itxiko da... eztakit hobera ala irakasleek gura duten tokira (hau ondo egongo da fijo, baino seguru nago irakasleek bilatzen ez duten gauzen bat zuzena izango dela, horregatik).
Gutxienez neuk landutako proiektuak oinarrizko ideia sendoa eta landua du (honetan egon nahiz denbora gehien), eta nere ustez gauza gitxi ditu zuzentzeko, baina errepikatzen dot, lehenengo mailako ikasletxo bat baino enaiz eta eztut ideiarik bez!.
Proiektuaren oinarrizko ideiaren sintesi txiki bat:
Ondarretako auzo honetako etxe guztiak, edo gehienak, familiabakarrak dire, eta guztiek haien lorategi pribatua, edo patioa dute, haien EREMUAN sartuta. Eremu hauekin osotzen da auzoa, sare baten antzera. Hau da, gauza txiki batzuegaz haien entzekoa den beste handiago bat osotzen dute, atomoak eta molekulak balira bezala. Etxe bakoitzak bere giroa du, bere proiektua, bere atmosfera, diseinua... bakaitzak berarentzako soilik den ezaugarriak ditu, baina haien eremuak biltzen sortzen diren insulak eta auzoak atmosfera bakarra dute, auzoaren atmosfera orokorra insula bakoitzak duen giroak nahasiz edo batuz sortzen da, eta era berean orubeen giroak eta sentsazioak (atmosferak) batuz insulen atmosferak sortzen dituzte. Beraz, geure aurrean duguna, gure orubea kokatuta dagoen lekua, puzzle baten antzerakoa da: orube bakoitza pieza bat da, irudi eta forma berezi eta errepikagaitza duena, eta auzoa puzzlea osatzen lortzen den karratu perfektu irudi handi eta osoduna.
Kokapena kontutan hartuz etxea diseinatu dut (hau da, aurrekoa kontuan hartuz). Zera egin dut: pieza bakoitza banaka eta ideia bategaz (nahiz eta hiru taldetan banatu) diseinatu ditut eta diseinatze ostean, bakoitzaren maketa egin eta puzzlea osatu dut. Gustokoen nuen soluzioa aukeratu dut eta gelen arteko erlazioa (eraikuntza arloan batez ere) zuzena izateko aldaketa oso txiki eta ia nabarmenak ez direnak egin ditut.
Honetaz aparte bestelako ideiak defenditzen dira proiektu honetan, baina hau da garrantzizkoena. Influentzien aldetik asko izan dira, baina ez irakasleek eskatutakoak bezala, nere proiektuaren fokatze berezia zela eta. Gela bakoitzak (ia guztiak) bere influentzia propioa du, Baino garrantzitsuenak esnago ditut: japoniako arkitektura tradizionala (lorategiak eta mugak definitzeko artean batez ere), Rem Koolhaas (bere teoriaren bat eta Oporton eraiki zuen (bere eskuz, jakina) Casa da Musica) eta honekin lotuta Oteizaren solidoen hustea, kuboena kasu hontan.
Gehiegi luzatu gabe hona hamen argazki sorta bat.







  





Rem Koolhaasek etxorratzi buruz esaten duen gauzetako bat: Solairuak orubearen kopia bata bestearen gainean dira, lurreko espazio bera bat biderkatzen da, eta solairu bakoitzean orube hori zerotik landu daiteke, irudian bezala. Solairu bakoitzak bere estiloa du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina