2015(e)ko otsailaren 3(a), asteartea

Eskilarekin hasi

Pasadan eguasteneko Proiektuak II lehenengoko klasean eskilaren diseinuan lehenengu urratsak eman genituen, hauek ulertzeko. Aste ontako klaserako ezagutza hori sakontzeko arkitekto famatu baten eskilara batzuk bilatzeko agindu ziguten, eta baita proiektu berriaren maketa eta gelaren planoa egiteko. Internetarekin arazoak izan ditudanez aste hontan irudiak ezin izango ditut bloggera igo, baina bai deskripzio bat egin, edo gutxienez zeintzuk izan diren neuk hautatutako eskilarak eta arkitektoa.
Aukeratu ditudan eskilarak Tassel Etxeko eskilara ospetxuak dira, Victor Horta belgikarrarenak. Art Noveau estiloko lehenengo etxe bezala daukagu eraikin hau eta eskilara hauek honen adierazle dira: Barandila landu etaa forma organikoduna, paretako pintura baitaere landu eta natura imitatzen duena (zuhaitz baten sustraiak kasu hontan) eta abar. Arkitekto honen beste bi etxe eder aurkitu ditut, eta hauek badituzte eskilara politak baita ere (badirudi Victor Hortaren arkitekturan garrantzi handia zutela eskilarak, edo gutxienezz asko lantzen zituela, haiek osatzen, edo janzten, dituzten kurba eta formak bezala). Bi eraikin hauek Van Eetvelde hotela eta Solvay hotela dira. Horta etxea baita ere begiratu dut eta Beaux-Arts museoa aldi berean (honeri buruzko garapena, proiektuarena, ezaltzen zuen liburu polt bat aurkitu nuen liburutegian gainera).
Besterik gabe, nahiz eta oso triste eta xikin izan, beste batera arte aio esaten dizuet, baino espero dot laister nere arazo honeri konponbidea ematea.



Esan bezala hamen direz agindutako argazkiak. Hasteko Tassel Etxeko eskilarak eta planoak.

Hau etxearen ebaketa erakusten duen internetetik ataratako maketa da, eskilararen ibilbidea argi ikusteko.












Ostean datozen argazkiak Van Estvelde Hotelari dagozkio.Oso apartekoa deritzot eskilara kaxa oktogonal berde hau.



  Eta azkenik Solvay Hotelaren argazkiak.





 Azkenik, aukeratutako eskilaretako xehetasun baten argazki bat igoko dut, alboan duen zutabearen eta eskilararen mimetizazio eta jolasketa erakusten duena.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina