2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

Logela

Pasadan astean egin genuen lana gure etxeko logelarenneurriak hartzea eta horiekin haren planoa egitea izan zen. Zorionez, zaharberritzea egin genueneko planoa aurkitu nuen eta neurriak hartzeko pausua eskalimetro batekin bakarrik egin nuen. Ze poza! Planoa irudikatzea ez zen batere zaila izan (paralaexa lagun ona dugu arkitekturako ikasleok!), eta gainera, disfrutatzen den lan bat da. Planoak egitea gustoko baitut. Honako hau izan zen lortutako irudia. 1/20 eskalan egindako marrazkia da, DIN A2 formatoko folio txuri batean. 


Xehetasun batzuk falta dira plano hau guztiz ulertzeko. Eskumako paretaren kontran dauden bi laukizuzenak bi mahai tablero edo modulo dira, eta eserleku bi jarriezkero ulerkorra izango litzateke. Goiko paretaren kontran dagoena ezta armairu bat, piano bat baizik, baina pianoak planoetan era askotan edierazi daitekenez konplexua izan liteke ulertzea. Goiko paretako bi iteerak bi balkoi dira. Ohearen bi alboetan dauden karratuek bi gau mahai errepresentatzen dute. Azkenik, beheko pareta armairua da bere osotasunean, baina hiru ataletan banatua dago: Atearen ezkerraldekoa (arropa gordetzeakoa, pertxegaz eta), atearen eskuman hurbilen dagoena bardina da eta hirugarrena apalategi itxiak dira.
Planoa ondo kokatzeko esan beharra dago Bilboko Alde Zaharreko Bidebarrieta kalea dela nere gelako balkoietara irteten gareneko kalea. Etxearen ataria Loteria kalean dago baina etxebizitzak Loteria, Bidebarrieta eta Done Jakue Plazan ditu bere fatxadak. Hona hemen kokapeneko planoa (Iturria: Google Maps).




Orlegiz markatutako karratua nere logela kokatua dagoen lekua da.

2014(e)ko urriaren 23(a), osteguna

Leoien Koloredun Argia

Leoi, Leoiko erreinuko hiriburua. Herri niminoa, egia esan. Baina demografiak eta geografiak ez dute galarazten Leoien sentitu nuen argiaren eta kolorearen denboran zeharko konexioa.
Kanpotik hain ezberdinak diren bi eraikin, bi arkitektura, barrutik ezin ziren ezberdinagoak izan. Kultura, berria, kritika, askatasuna, argitasuna, zabaltasuna; engainuak, zaharra, dogmak, pragamtismoa, iluntasun psikologikoa, altuera. Oso kontrajarriak. Haien zentzuan.

Barrutik kontrajarriak.



   












Kanpotik, baita ere, kontrajarriak.














 















Baino, haien arteko urteak, mendeak, alde batera utzita, zentzua eta itxura, argia begiratzen badugu konexio ezin hobea lortzen da bi han kntrajrritako arkitektura hauen artean.



   












Honek erakusten digu, nola bi gauza hain ezberdinen artean zentzu komun, xehetasun bat, gauza ttipi bat bakarra dela beharrezkoa segituan dena lotzeko eta harmonian konektatzeko.
 ARGIA ETA KOLOREA.

2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna

Zurezko Etxola

Proiektu hau Euskal Herriko mendi eta basoez disfrutatzeko pentsatua dago. Zurezko etxola bat egitea izan zen enkargua eta apur bat pentsaten, gaur egun egurrezko etxola batera egun pasa doa jendea, ezta hor bizi, eta egunpasa badoaz naturarekin harremana izateko izango da, beraz, proiektuak harreman hori indartu egin behar zuela eta ez galaraztea bururatu zitzaidan.
Etxola aterpe baten bezala interpreta daiteke, baina gaur egun ideia horrek ez du zentzurik, beraz eraikinak ez du itxia izan behar; ezin da bere ingurutik at dagoen irla bat izan; inguruarekin bat egin behar du. Horregatik du proiektu honek leiho hain garrantzitsuak, eta hare gehiago, goiko terraza (ikuspegiaz gozatzeko). Sarrerako eskilarek ere ideia hau buruarazten dute: zabalak dira eta ez dute muga bat markatzen, ia ikustezinak direlako; baina alde batera ikuskarriak, haien zabaleragarik eta goranzko zentzua dutela dirudi, barruranzkoa.




Hori maketa, eta hamen azpian planoak.







2014(e)ko irailaren 30(a), asteartea

Origami Egitura: Kristalezko Tren Geltokia

DIN A2 batekin arkitektura bat egitea, harekin barnealde bat sortuz.
Etzirudien enkargu zaila, eta ez da. Oso zabala da betebeharra; zabalegia dirudienez: ez da askatasun hori asko nabarmentzen, bururatzen zitzaizkidan diseinu guztiak ikusitakoak (kopiatutakoak), konplexuegiak edo sinpleegiak ziruditen. Azkenean papera hartu eta harekin harremanean sartu nintzen.
Ezin dut origami inoiz ez egina nintzela, baina halako formatuko papera manipulatzea ez da oso erreza. Tolesketa bakar bat egiteko kontu handia izan behar da ustekabian mementuz lau mantendu behar zen paperaren atala ez dolestu edo zimurtzeko. Hori izan zen arazo bakarra materialaren partetik, baina diseinuaren auzia... ez neukan erantzunik horretarako. Azkenean induktiboki jokatzea erabaki nuen, eta horrela nere barneko "sherpak" eramango ninduen  momentu hartako Himalaia mendikatea suertatzera.
Hau izan zen horren ondorioa.
Hurrengo pausua sortu berri nuen origami egitura zertan datzan asmatzea zen. Bai, asmatzea. Lehenik pasealeku baten estalkia izango zela otu zitzaidan, pertsonak eta autoak estaliko zituena, baina orduan pentsatu nuen alboetan egindako atetxoek zentzurik ez zutela izango eta aldatu nuen.
Atetxoak
Bigarrenik exposizio pabilioi bat izan litekeela pentsatu nuen, eta horrela geratuko zelakoan nengoen, baina azken momentuan konturatu nintzen: sartzeko ateak zituen, bai, baina alboetan guztiz irekia den egitura bat da aurrean nuena. Ze zentzu dute ateek halako irekiera bigaz? Pabilioiaren idea baztertu nuen.

Estalkiaren ideia perfektua zen: hori da xaflen egin dezakegun egitura mota arruntena. Baina hori proiektua ez lantzea izango zen. Azkenik burura etorri zitzaidan: aurreko ideian sintesi bat eginez, eta gauza batzuk aldatuz... Tren geltoki baten aurrean nengoen! Sarrerek zentzua zuten, baita alboko irekiuneek: lehenengoek bidaiariak sartzeko balio dute eta bigarrenek trenak etorri eta joateko, geltokitikan barrena pasa daitezen. Berlin Hautbahnhofen (adibidez) sistema antzeko bat du: trenak alde batetik heldu, geltokia zeharkatu eta beste aldetik beren bidea jarraitzen dute. Egituraren altuera ezberdintasunak ere zentzua lortu zuen azken batez: atal garaienaren azpian trenbideak eta nasak eraikiko dira eta atal baxuenean bileteak ateratzeko postuak, informazio gunea, galdutako objektuen bulegoa, jatetxeak eta edozein motatako komertzioak kokatuko dira.


Horrela bidaiariak tren geltokira sartzerakoan bileteak erosi ditzake zuzenean eta beste edozein zerbitzuz disfrutatu haren trenaren bila joan aurretik. Horretarako postu artean kalexakak eraikiko dira, ate bakoitzetik hasita eta lehenengo nasan bukatuta, postu guztiak zeharkatzen, postu insulak osatzen. Trenei atal garaiena egokitzen zaie edozein altuerako trenak geltokia zeharka ahal dezan eta hurbil edo urruneko etorkizunean tren modelo berriak sortuko balira eta egokitzapenak beharko balituzte lana erraztuko luke honek.


Egituraren materiala kristala izatearen ideia oso argi ikusi nuen: beste edozein materialek itxitasun sentsazioa emango lukete, eta bidaiatzea erosoa eta atsegina izan behar duenez zabaltasuna kristalarekin ematen diogu egiturari, naiz eta haren neurriak aldatu ez.

Azkenik proiektuaren planoak egitea geratzen zitzaidan bakarrik, baina arazo bat izan nuen: maketaren neurriak hartzea zaila izango zen haren asimetriaren ondorioz. Honek soluzio erraza zuen, denbora gehiago sartzea, baina beste ustekabeko faktore bat sartu behar dugu maketaren historian: Bilbotik Donostiarako bidaian maketa deformatu egin zen eta ez zen jada zutunik mantentzen zuzen, abkarrik posizio konkretu batean, eta horrek zuen soluzio bakarra berriro maketa egitea zen, baina denbora faltak... Oso kaxkarra da esaten nabilena baina hori da gertatu zitzaidana.





Azkenean aringa planoak egin eta entregatu nituen.




Blogsterrek ez du monokromo urdina urdin bezala interpretatzen eta argazkien filtroa pikutara bidali dit!