Ikasle baten bizitza ez da guztiz independientea, gurasoen babespean (ekonomikoki gehienbat) baitago, baina bakarrik ibiltzen hasten den garaia da. Horregatik nire proiektuaren kokalekua ain arraroa da: hautatu dudan lekuan parkea inguratzen duen harrizko paretak nahikoa neurtzen du etxolaren pareta bat estaltzeko eta babesteko. Basoan bakarrik kokatuta dagoen etxe independienteak horma finko baten babesa du. Paralelismo bat egitea da ideia.
Eguenaste honetarako kokapenaren maketa eta planoa E:1/100-ean eta etxolaren apunteak egin behar izan ditugu (etxolaren kokalekuari buruz ausnertu ostean).
Horretarako hamen hautatutako lekuaren eta haren inguruaren (etxolako leihoetatik ikusiko dana) argazkiak aurkezten dizkizuet.
Harri eta landareen sintesi honi oso polita deritzot. |
Oso laket dut prozesu hau, baita lekua ere eta proiektu honekin oso denbora ona pasako dudala uste dut. Ikusiko dugu zelan bukatzen duen honek!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina