2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea

Lantegi Bateratua: Estraineko Eguna

Pasadan asteko eguastenen izan genun estraineko lantegi bateratuko klasea. Hasteko, Mungik eta Borjak Paraninfoan Le Cabanonen inguruko PowerPoint aurkezpen bat pasatu ziguten, Mungik mintzatzen zen bitartean, nahiz eta asko ez esan, geuk inbestigatu behar genuelako. Mintzaldi eta aurkezpenaren ostean lantegira igo ginen eta Le Corbusier eta Modulorrari, ergonomiari eta abarreko galdetegi bateri erantzun genion, taldeka (ene taldea Iraide Pallin, Jone Ramirez, June Salinero eta neuk osotzen dugu), hauei buruzko lehenengo ideia orokor bat izan genezan. Aldi berean, lantegi bateratuko enuntziatua aurkeztu ziguten, eta baita ere lauhileko amaieran erantzun ahal izan behar dugun galdera. Hauek dira zehazki:

LE CORBUSIERREN MODULORRAK JADANEKOTASUN ERGONOMIKOA AL DU? 
2014/15 kurtsoko lehen mailako Tailer Bateratuaren ariketa moduan “Modulor” izeneko neurketa sistemaren inguruan sakontzea du helburu. Neurketa sistema hau XX.mende erdialdean garatu zuen Le Corbusier arkitekto suizarrak (1887-1965). Tailerraren galdera eragilea ondokoa da: Le Corbusierre Modulorrak jadanekotasun ergonomikoa al du?
TAILERRA:
Altzari diseinua lantzen duen Euskal enpresa  batek, merkatuko eskeintza zabaldu bahi du produktu berriak eskeiniz. Enpresa, aulki eta bulegoetarako altzarietan espezialitatuta dago, eta etorkizunean arkitekturarekin lotura duen altzairu linea berri bat sortzea interesgarria ikusten du.
Le Corbusier arkitekto suizar ospetsuarekin lotura izango duen altzari kolekzio bat egitea aukera paregabea iruditzen zaio enpresari. Hau horrela izanda, bertako ikerketa eta sorkuntza salilak Le Corbusier-en “Modulor”-aren neurri antropometrikoak ardatz izanda burututako diseinuak egitea proposatzen du. Diseinuetan Le Corbusier-en esentzia erakusten duten ezaugarriak integratzeko aukera egon daitekeelarik, kolore konbinazioak, proportzioak, formak, egiturak, etabar…
Produktuaren sortze fasearekin hasi aurretik, enpresak, “Modulor”-ean oinarrituriko diseinuen ergonomia aztertu nahi du. Mende erdi bat baino gehiago igaro ondoren, Modulorrean ezartzen diren neurriak egokiak diren egiaztatzea garrantzitsua bait da edozein diseinu burutu aurretik.
Ikasle talde bakoitzari enpresako ikerketa saileko taldeak hartzen duen papera egitea proposatzen zaio, Le Corbusier-en diseinuen inguruan lana egin eta esperimentatu ahal izateko. Irakasleek Le Corbusier-en lana ezagutzen dutenez, gaiean adituak izango balira jokatuko dute.
“Modulor”-ak ea jadanekotasuna duen galderarekin, ikasleak, “Modulor”-a zertan datza ikertu beharko du. Horretarako, arkitektoaren bizitza eta egindako lanen inguruan ikertu beharko du, bere lana tailerraren testuinguruan jarriaz.
Era berean, neurketa sistema horrekin Le Corbusierrek diseinaturiko erakin batetan sakonduko da, zehazki, “Le Cabanon” (1951-52) txabola proiektuan. Eraikin hau, arkitektoak burututako proiektu txiki bat denez, tailerreko egunetan garatzeko moduko dimentsioa du. Ikasleek eraikin horri buruzko informazio nahikoa bildu beharko dute, ondoren, bertako altzari edo arkitektura zati bat eskala erreal batetan erreproduzitzeko. Honetarako erabiliko den eraikitze materiala birziklatua izatea aholkatzen da.
Tailer ariketa honekin, ikasleak “Modulor”-ean oinarrituriko diseinuen eskala eta proportzio errealetara hurbiltzeko aukera izango du, eta bere begiekin egiaztatu ahal izango du ea Modulor-a oinarri duten altzari diseinuek ergonomikoak izan daitezkeen ala ez.

Le Corbusierren modulorraren ideia oso praktikoa deritzot, erosotasuna, egokitasuna eta erabilgarritasuna biltzen dituelako. Bere marrazkiak ere anitz liluratzen nau: ez dira marrazki "landuak", perfektuak, baina interpretatzeko nahikoa edo hobe dira, eta gainera beharrezkoa ez den lanik ez egiteko balio duten krokis pertsonalak (bakoitzaren nortasuna batzen dutelako zentzuan eta ez batena delakoarenean) eta adierazgarriak dira. Landuta dagoena ideia da, eta hori irudietan nabari da.

Estraineko egun honen atzetik, aste hontan eta aurrekoan modulor pertsonala egiten haritu gara geure taldean: guztion artean bakoitzarentzako bi modulor zinta ezberdin egin ditugu (neurri "standard"-duna (2260 mm-ko luzerakoa) eta bakoitzaren neurriduna (ene kasuan 2010 mm)). Modulor zinta egiteko hule zati handi bat erosi dugu eta bi koloredun permanente. Zintak egiten arrasti bat pasa genuen, egoitzako pasabide erdian "mantela" eta jendearen joan etorriak mozten.

Iraideren "Le Modulor".

Iraide eta June "mantela" mozten.

Geure luzera neurtzeko paretan arkatzez pasabideko horman markak egin genituen eta izenak jarri baitare, baina zikina badirudi ere ez genituen ezabatu, kurtso bukaeran zenbat hazi garen ikusteko zain!!
PS: Lasai, ez gara horren zikinak, kurtso bukaeran, neurtu ostean, ezabatuko ditugu markak!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina