2014(e)ko abenduaren 1(a), astelehena

"Espèces d'Espaces"



Asteburu hontan Georges Perec-en liburuxka hau irakurtzen bukatu dut. Egia esan irakasleek duela asko gomendatu zuten baina ez dut horainarte bukatu. Oso liburu interesgarria dela iruditu zait, nahiz eta atal asko ez ulertu (behin baino gehiagotan irakurrita ere, eta bueltak emoten egonda ere). Suposatu nahi dut kontzeptu zailak direla, abstraktuegiak neretzako, eta ez neu motela naizenik. Adibidez, atal batenetxe aldaketa bateri buruz idazten du, baina horretarako aditz multzo bat erabiltzen du, dana jarraia, puntu, koma edo delako zeinu gabe, hutsa. Oso astuna egin zitzaidan atal hau, baina zeozer ulertu nuela pentsatzen dut.

Interneten  bidezko kopia batera sarrera bageneukan ere liburua erosi nuen, pertsonalagoa baita eta edonon eta edonoiz irakur daitekelako.Hau egitea komenigarriena dela deritzot, liburuaren edizioarekin jolasten baitu idazleak, formatu eta kokapenarekin batez ere (formak, ESPAZIOAK sortzen) eta hori gehiago nabari da paper inprimatuan.

Liburu hau Georges Perec-en jostailua izan da: idazterakoan jolastu egin du eta gainera irakatsi, eta seguruenik ere ikasi. Jolas didaktiko sakona dugu azken finean. Sakona alde filosofiko/artistiko landua baitu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina