Pasadan asteko klasen Le Cabanon-eri buruzko Rax Rinnekangas-en film bat ikusi gendun. Arkitektura film bilduma batetikan ataratako filma da, eta lar nabaritzen jako, azterketa sakon eta luzea egiten dabelako. Filman ondoren Modulor-eskalimetro bat egin gendun talde bakoitzan, nahiz eta ene taldeko partaideok bakoitzak berea egin gendun. Geure Modulor-eskalimetroa balsako zurezko xafla baten margoztu dogu, neurri eta irudiekaz, 1/10 eskalan.
Modulor-eskalimetroa lan mahaian. |
Biherko egin biharrekua Modulor-eskalimetroa erabiltzea izen da: zazpi plano 1/10 eskalan (baten hiru dientsiotan muntautako altzariak kokatu biher ziran eta beste seirak Collage teknikarekin ebaketak). Bihar, gabonilak 3 (batueraz abendua dala uste dot), aurkeztu biher doguz lan hauek danak. Horretaz aparte, egitura arin eta zurezkoei buruzko eta Le Cabanoneri buruzko informazioa bilatu beharra dogu.
Taldean lan eginez oso azkar pasatzen dogu denbora, guztioan artian gauzelako eta entreteniduta. Baina halere lan egiten dogu gelditu barik (beno, nonoiz txokolate tikaran bat edaten dogu, baina sekretuan...).
Hamen ene taldekideek nola lan egiten duten demostrazio bat:
PS: Neu enaiz argazkiotan agertzen, argazkilaria nazelako eta ez ez dodalako lanik egiten!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina