Hau izan da lauhileko hontako lantegi bateratuko ardatza izan den galdera, zeini, azkenean, erantzun arrazoitu bat eman behar zaion. Horretarako azken aste hauetan praktika ezberdinak egiten ibili gara, Le Corbusier, Le Cabanon eta Le Modulorren inguruan.
Azkenengo lantegi bateratuko egunean, geure modulor aulkiak aurkeztu genituen. Geure taldeko aulkia poliestire extruidoz eta silikona erabiliz egin genuen, barnean egitura kubo antzerakoa eginez (kubo baten ertzez osatua) eta kanpotik poliesitreno sei lauza handi itsatsiz. Geure aulkia ulergarria izan zedin eraikitza planoak egin genituen, nahiz eta beharrezko ez izan, guk horrela kontsideratu baitgenuen. Aulkiak haren funtzioa betetzen zuen: posizio guztietan eseri liteke edozein pertsona eta hautsi edo deformatu gabe, baina jatorrizko diseinuak dituen eskuak sartzeko zuloak egiteko arazoak izan ganituenez bi bakarrik egin genituen, gutxienez erosoago izan zedin erabiltzerakoan.
Modulor aulki hauek gelan probatu genituen, bakarka eta konbinazioak eginez. Aulki txiki hauekin sofa handi bat, taberna bateko barra, ohe bat, eskilara batzuk, jangela bat eta halako konbinazioak sortu genituen. Esan beharra dago neurri hoiekin gauza asko egin litekela, nahiz eta batzuk ezin, erdiko neurriak beharrezkoak baitziren, baina ondo ateratako esperimentuetan nabaria zen neurriak aproposak zirela, haien erosotasunagatik, eta ergonomiagatik hortaz.
Ba al da modulorra ergonomikoa? Bai. Oraindik ergonomikoa al da? Eztakit. Egun batzuk pasa ditut honi buruz pentsatzen eta ez dut erantzun argi eta zuzenik aurkitu. Ergonomikoa da, bai, gizakiaren neurrietan oinarritzen delakoeta nabaria delako haren erabileran, baina eztakit jadanekotasun ergonomikorik duen ala ez. Zergatik diot hori? Badirudi eztudala enuntziatua ulertu eta gauzak asmatzen nabilela. Ez. Gauza da eztakidala gaur egungo gizarteak ergonomiko kontsideratuko lukeenik.
Modulorra ondo erabili eta ulertzko BI LIBURUREN IRAKURKETA BEHARREZKOA da: Le Modulor eta Le Modulor 2. Hauek irakurri ezean hurbilketa bat egin genezake, geure kasuan bezala, baina sistema hau menderatzera ezin ginateke heldu. Gainera bi liburu hauen irakurkuta latza da eta denbora eta pazientzia eskatzen duen prozesu bat bilaka daiteke. Beste modu baten ulertuta, espezializazio bat da, edo master antzeko bat bezala, ikerketa izanik. Baina ez dago instituzionalki master edo espezializazio hau eskaintzen duen pertsonak garela argitzen duen agiririk, beraz, gaur eguneko titulazio behar eta bilaketa horretan ez du lekurik.
Gauzak horrela, bai, jadanekotasun ergonomikoa du, bere garaian ergonomikoa izan baitzen eta 80 urte inguruan gizakiok ez dugu halako eboluzio handirik izaten ergonomia hori galtzeko, nahiz eta geure beharrek eta oiturek aldaketak nozitu (aldekatak, ez erabateko aldaketa, funtsean berdinak dira) eta gainera esperientzia enpiriko propioz lortutako datuek erakusten didaten moduan. Baina gaur egungo fast-foodaren, 4G-aren, interneteko erosketen, konstumoaren eta ikasketek, jakituriak eta formazioak aplikazio ekonomikoa bakarrik duten gizartean honek ez du lekurik, beraz, ez da "gizarteak erabil dezaken gauza bat" eta erabilgarria ez bada ez da ergonomikoa izango, beraz, ez du kadanekotasun ergonomikorik. Lekurik ez dago horrelako ideientzako, nahiz eta oso erabilgarri, landuak eta baliagarriak izan.
Eisnteinek Modulorra ezagutu zuenean esan zuen bezala:"Es una escala de proporciones que hace lo malo difícil, y lo bueno fácil".
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina