Azken entrega eguna heldu da. Egun hontan erakutsiko dugu ze ikasi dugun ikastaro osoan zehar.
Ondarreta parean kokatuta dagon De Satrustegi Hiribidea eta Kristina Infantaren kalea aurkitzen diren gurutzean dago kokatuta gure orubea.
ezebez proiektaten hasi baino lehen inguruko eraikinek orubean proiektatutako itzalen ikerketa egin nuen, urte osoan zehar eta eguneko ordu guztitan. Argazkiak ulertzeko eskuinetik ezkerrera pasatzen da denbora eta irudi bakoitzeko bi orduko tartea dago neguan 10:00 etan hasita eta beste urtarotan 8:00tan.
![]() |
Abenduak 21 |
![]() |
Berdez: Martxoak 21 eta irailak 21 Gorriz: Ekainak 21 |
itzalen joko hau eta eguzkiaren izpien norabidea ikusita orubeko eraikitzeko toki aproposenak aukeratu nituen, eta hola erabaki nuen sarrerako patio erabilgarri bat mendebaldean kokatzea.
Honen ostean inspirazio bila egon nintzan liburutegian eta Tezuka arkitektura estudioarenklaustro etxea aurkitu nuen, etahain liluratuta gelditu nintzan holako klaustro etxe baten oinarria izatea erabaki nula honako ariketa burutzako.
Beraz klaustro etxe bat izango zen. Gainera patioak edo lorategiak izatea ez da ez arrut ez erraza hiri baten, beraz hori explotatzea erabaki nun: ahal diren etxeko pareta gehien eguraldiarekiko baldintzapetuko dut. Honela etxea eta patioa, Euskal Herriko eguraldi tropikal honek ahalbidetzen duen heinean bateratuko dira, espazio ireki eta estali bakar bat sortuz. Hortarako japoniarrek erabiltzen dituzten gaur eguneko beirazko shoji batzukin osatu nituen pareta hoiek. Beirazko paretak izateak eguraldi kaxkarragaz etxea irekirik izatea baimentzen du baita ere, bisualki irekita eta ez fisikoki. Gainera irekiera sentsazioa handitzeko etxe barruko tabikeria ahal den gutxien erabiltzea erabaki nuen.
Ariketan eskatutako estudioa eta aparkalekuak hegoaldean kokatzea erabaki nuen, medianeraren kontran. Aparkalekuak argirik behar ez duelakoeta estudioak nahiz eta argi asko behar hor izatea hoberena da, etxeak (disfrutatzeko den lekuak) toki honena izan dezan; gainera, etxearen konfigurazioari esker argi nahikoa izatea ahalbidetzen dugu hemen kokatuta (barneko patioti argiztapen paregabea izan daitekelako).
Klaustro etxe honi iparraldekoaldea osatzen duen kubo laukizuzenaren goranzko zabalpena, edo neuk deitzen diodan moduan, badiaren zabalpena, egin nuen. Honek gure orubeko gauza bereizgarriena aprobetxatzeko helburua du: Kontxako badiaren ikuspuntu paregabea. honela, gau gunea zabalpen honetan kokatu nuen. Bloke hau badiaren zabalpena dela diot bere funtzio eta izate arrazoi bakarra biztanleak badian egoteko sentsazioa izatea delako. Ez da badia ikusteko leku bat, badian lo, badian ikasi, badian dutxatu, badian bainatzeko leku bat da alegia. Horregatik dira leihateak hain garai eta zabalak.
Beraz, etxe hontan bi funtzio, edo bi helburu, edo bi atmosfera dauzkagu (estudioaz apur bat ahantziz): klaustroa eta badiaren zabalpena. Nortasun hauek nabarmentzeko (forman aldetik nabarmenak dira jada, baino gehiago nabarmentzeko) egiturarekin eta materialekin jokatzea erabaki nuen. Lehengoa lurrarenkin eta landarekin lotuta dagoenez, eta gainera erlaxazio eta lasaitasun gune bezala diseinatua dagoenez egurra iruditu zitzaidan zati hau eraikitzeko aproposena. Egur biluzia, margo, apaingarri edo berniz gabekoa. Gainera egurraren nortasunak egitura portikatu bat eraikitzea ahalmentzen gaitu, eta hau pareta huts edo ireki hauek eraikitzeko oso aproposa da. Hortaz klaustroa egurrezko zutabe eta zertxadun egitura bategaz eraikiko da. Badiaren zabalpena eraikitzeko berriz karga hormadun hormigoi armatuzko egitura bat diseinatu nuen, estalki lauduna gainera, ezberdintasua handiago izateko.
Azkenik patioko distribuzioa diseinatu nuen: arbolak udaran eguzki izpiak oztopatuko dituzten eta aldi berean, neguan pasatzen utziko dieten lekutan kokatu nituen. Gainera lana eta deskantsua eta familia banatzeko barneko patioa bitan banatu nuen, etxeak bere patio pribatua izan dezan, eta estudioak patio horrek ematen dion zabalpen eta argia jaso dezan.
Azkenengo apunte bat: eskilarak diseinatzeko honako hauetaninspiratu nintzen, Ireki Etxearen izpiritua ondo irudikatzen duelakoan baitnago. Disinu honetako mailak hormigoiz egin ordez egurrez egitea pentsatu nuen.