2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea

Lantegi Bateratua: Estraineko Eguna

Pasadan asteko eguastenen izan genun estraineko lantegi bateratuko klasea. Hasteko, Mungik eta Borjak Paraninfoan Le Cabanonen inguruko PowerPoint aurkezpen bat pasatu ziguten, Mungik mintzatzen zen bitartean, nahiz eta asko ez esan, geuk inbestigatu behar genuelako. Mintzaldi eta aurkezpenaren ostean lantegira igo ginen eta Le Corbusier eta Modulorrari, ergonomiari eta abarreko galdetegi bateri erantzun genion, taldeka (ene taldea Iraide Pallin, Jone Ramirez, June Salinero eta neuk osotzen dugu), hauei buruzko lehenengo ideia orokor bat izan genezan. Aldi berean, lantegi bateratuko enuntziatua aurkeztu ziguten, eta baita ere lauhileko amaieran erantzun ahal izan behar dugun galdera. Hauek dira zehazki:

LE CORBUSIERREN MODULORRAK JADANEKOTASUN ERGONOMIKOA AL DU? 
2014/15 kurtsoko lehen mailako Tailer Bateratuaren ariketa moduan “Modulor” izeneko neurketa sistemaren inguruan sakontzea du helburu. Neurketa sistema hau XX.mende erdialdean garatu zuen Le Corbusier arkitekto suizarrak (1887-1965). Tailerraren galdera eragilea ondokoa da: Le Corbusierre Modulorrak jadanekotasun ergonomikoa al du?
TAILERRA:
Altzari diseinua lantzen duen Euskal enpresa  batek, merkatuko eskeintza zabaldu bahi du produktu berriak eskeiniz. Enpresa, aulki eta bulegoetarako altzarietan espezialitatuta dago, eta etorkizunean arkitekturarekin lotura duen altzairu linea berri bat sortzea interesgarria ikusten du.
Le Corbusier arkitekto suizar ospetsuarekin lotura izango duen altzari kolekzio bat egitea aukera paregabea iruditzen zaio enpresari. Hau horrela izanda, bertako ikerketa eta sorkuntza salilak Le Corbusier-en “Modulor”-aren neurri antropometrikoak ardatz izanda burututako diseinuak egitea proposatzen du. Diseinuetan Le Corbusier-en esentzia erakusten duten ezaugarriak integratzeko aukera egon daitekeelarik, kolore konbinazioak, proportzioak, formak, egiturak, etabar…
Produktuaren sortze fasearekin hasi aurretik, enpresak, “Modulor”-ean oinarrituriko diseinuen ergonomia aztertu nahi du. Mende erdi bat baino gehiago igaro ondoren, Modulorrean ezartzen diren neurriak egokiak diren egiaztatzea garrantzitsua bait da edozein diseinu burutu aurretik.
Ikasle talde bakoitzari enpresako ikerketa saileko taldeak hartzen duen papera egitea proposatzen zaio, Le Corbusier-en diseinuen inguruan lana egin eta esperimentatu ahal izateko. Irakasleek Le Corbusier-en lana ezagutzen dutenez, gaiean adituak izango balira jokatuko dute.
“Modulor”-ak ea jadanekotasuna duen galderarekin, ikasleak, “Modulor”-a zertan datza ikertu beharko du. Horretarako, arkitektoaren bizitza eta egindako lanen inguruan ikertu beharko du, bere lana tailerraren testuinguruan jarriaz.
Era berean, neurketa sistema horrekin Le Corbusierrek diseinaturiko erakin batetan sakonduko da, zehazki, “Le Cabanon” (1951-52) txabola proiektuan. Eraikin hau, arkitektoak burututako proiektu txiki bat denez, tailerreko egunetan garatzeko moduko dimentsioa du. Ikasleek eraikin horri buruzko informazio nahikoa bildu beharko dute, ondoren, bertako altzari edo arkitektura zati bat eskala erreal batetan erreproduzitzeko. Honetarako erabiliko den eraikitze materiala birziklatua izatea aholkatzen da.
Tailer ariketa honekin, ikasleak “Modulor”-ean oinarrituriko diseinuen eskala eta proportzio errealetara hurbiltzeko aukera izango du, eta bere begiekin egiaztatu ahal izango du ea Modulor-a oinarri duten altzari diseinuek ergonomikoak izan daitezkeen ala ez.

Le Corbusierren modulorraren ideia oso praktikoa deritzot, erosotasuna, egokitasuna eta erabilgarritasuna biltzen dituelako. Bere marrazkiak ere anitz liluratzen nau: ez dira marrazki "landuak", perfektuak, baina interpretatzeko nahikoa edo hobe dira, eta gainera beharrezkoa ez den lanik ez egiteko balio duten krokis pertsonalak (bakoitzaren nortasuna batzen dutelako zentzuan eta ez batena delakoarenean) eta adierazgarriak dira. Landuta dagoena ideia da, eta hori irudietan nabari da.

Estraineko egun honen atzetik, aste hontan eta aurrekoan modulor pertsonala egiten haritu gara geure taldean: guztion artean bakoitzarentzako bi modulor zinta ezberdin egin ditugu (neurri "standard"-duna (2260 mm-ko luzerakoa) eta bakoitzaren neurriduna (ene kasuan 2010 mm)). Modulor zinta egiteko hule zati handi bat erosi dugu eta bi koloredun permanente. Zintak egiten arrasti bat pasa genuen, egoitzako pasabide erdian "mantela" eta jendearen joan etorriak mozten.

Iraideren "Le Modulor".

Iraide eta June "mantela" mozten.

Geure luzera neurtzeko paretan arkatzez pasabideko horman markak egin genituen eta izenak jarri baitare, baina zikina badirudi ere ez genituen ezabatu, kurtso bukaeran zenbat hazi garen ikusteko zain!!
PS: Lasai, ez gara horren zikinak, kurtso bukaeran, neurtu ostean, ezabatuko ditugu markak!

2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

Zubimusun Ikasle Batentzako Etxola

Beste gau bat lanean; azkeneko xehetasunak direla eta. Gaur goizez 3. ariketaren antrega dugu eta horatarako, hain luzea eta aldakorra izan den przasu honen emaitza hona igoko dut.
Lehenengo astetik ideia bat izan nuen, garatuta, eta denboraren eta zuzenketen ondorioz aldatzen joan da, baina esentzia bera gordetzen.
Etxola hau proiektatzean Mies Van Der Roheren estiloa kontutan hartu dut, baita Tadao Andoren Uraren eta Haizearen elizak ere.











Sentitzen dut argazkien kalitate falta. Barkaidazue!!

2014(e)ko azaroaren 11(a), asteartea

Zubimusu

Proiektu hontako entrega eguna atzeratu dugu, oso geldo gabiltzalako eta entrega hurrengo eguasteneanizango dugu, beraz, gaur aurreratu dudan gauzetako politenaren argazkitxo bat bakarrik igoko dut blogera: zubimusu plazako etxetxuren maketarena. (Internetekin arazoak ditut, beraz bihar edo beste egunen baten eguneratuko dut sarrera hau, txukuntzeko).

2014(e)ko azaroaren 4(a), asteartea

Zubimusu Plazan Etxola

Oraiongo honetan Donostiako Antiguoko Zubimusu plazan ikasle batentzako urte batetarako etxe desmuntagarria proiektatzea tokatu zaigu. Proiektu honetan kokapena ere baloratuko da; baita barruko altzairuen eta espazioen distribuzio eta konfigurazioa.
Ikasle baten bizitza ez da guztiz independientea, gurasoen babespean (ekonomikoki gehienbat) baitago, baina bakarrik ibiltzen hasten den garaia da. Horregatik nire proiektuaren kokalekua ain arraroa da: hautatu dudan lekuan parkea inguratzen duen harrizko paretak nahikoa neurtzen du etxolaren pareta bat estaltzeko eta babesteko. Basoan bakarrik kokatuta dagoen etxe independienteak horma finko baten babesa du. Paralelismo bat egitea da ideia.
Eguenaste honetarako kokapenaren maketa eta planoa E:1/100-ean eta etxolaren apunteak egin behar izan ditugu (etxolaren kokalekuari buruz ausnertu ostean).
Horretarako hamen hautatutako lekuaren eta haren inguruaren (etxolako leihoetatik ikusiko dana) argazkiak aurkezten dizkizuet.











Harri eta landareen sintesi honi oso polita deritzot.
 Eta hona hemen planoa eta maketa, biak 1/100 eskalan.






Oso laket dut prozesu hau, baita lekua ere eta proiektu honekin oso denbora ona pasako dudala uste dut. Ikusiko dugu zelan bukatzen duen honek!!!!

2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

Logela

Pasadan astean egin genuen lana gure etxeko logelarenneurriak hartzea eta horiekin haren planoa egitea izan zen. Zorionez, zaharberritzea egin genueneko planoa aurkitu nuen eta neurriak hartzeko pausua eskalimetro batekin bakarrik egin nuen. Ze poza! Planoa irudikatzea ez zen batere zaila izan (paralaexa lagun ona dugu arkitekturako ikasleok!), eta gainera, disfrutatzen den lan bat da. Planoak egitea gustoko baitut. Honako hau izan zen lortutako irudia. 1/20 eskalan egindako marrazkia da, DIN A2 formatoko folio txuri batean. 


Xehetasun batzuk falta dira plano hau guztiz ulertzeko. Eskumako paretaren kontran dauden bi laukizuzenak bi mahai tablero edo modulo dira, eta eserleku bi jarriezkero ulerkorra izango litzateke. Goiko paretaren kontran dagoena ezta armairu bat, piano bat baizik, baina pianoak planoetan era askotan edierazi daitekenez konplexua izan liteke ulertzea. Goiko paretako bi iteerak bi balkoi dira. Ohearen bi alboetan dauden karratuek bi gau mahai errepresentatzen dute. Azkenik, beheko pareta armairua da bere osotasunean, baina hiru ataletan banatua dago: Atearen ezkerraldekoa (arropa gordetzeakoa, pertxegaz eta), atearen eskuman hurbilen dagoena bardina da eta hirugarrena apalategi itxiak dira.
Planoa ondo kokatzeko esan beharra dago Bilboko Alde Zaharreko Bidebarrieta kalea dela nere gelako balkoietara irteten gareneko kalea. Etxearen ataria Loteria kalean dago baina etxebizitzak Loteria, Bidebarrieta eta Done Jakue Plazan ditu bere fatxadak. Hona hemen kokapeneko planoa (Iturria: Google Maps).




Orlegiz markatutako karratua nere logela kokatua dagoen lekua da.

2014(e)ko urriaren 23(a), osteguna

Leoien Koloredun Argia

Leoi, Leoiko erreinuko hiriburua. Herri niminoa, egia esan. Baina demografiak eta geografiak ez dute galarazten Leoien sentitu nuen argiaren eta kolorearen denboran zeharko konexioa.
Kanpotik hain ezberdinak diren bi eraikin, bi arkitektura, barrutik ezin ziren ezberdinagoak izan. Kultura, berria, kritika, askatasuna, argitasuna, zabaltasuna; engainuak, zaharra, dogmak, pragamtismoa, iluntasun psikologikoa, altuera. Oso kontrajarriak. Haien zentzuan.

Barrutik kontrajarriak.



   












Kanpotik, baita ere, kontrajarriak.














 















Baino, haien arteko urteak, mendeak, alde batera utzita, zentzua eta itxura, argia begiratzen badugu konexio ezin hobea lortzen da bi han kntrajrritako arkitektura hauen artean.



   












Honek erakusten digu, nola bi gauza hain ezberdinen artean zentzu komun, xehetasun bat, gauza ttipi bat bakarra dela beharrezkoa segituan dena lotzeko eta harmonian konektatzeko.
 ARGIA ETA KOLOREA.

2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna

Zurezko Etxola

Proiektu hau Euskal Herriko mendi eta basoez disfrutatzeko pentsatua dago. Zurezko etxola bat egitea izan zen enkargua eta apur bat pentsaten, gaur egun egurrezko etxola batera egun pasa doa jendea, ezta hor bizi, eta egunpasa badoaz naturarekin harremana izateko izango da, beraz, proiektuak harreman hori indartu egin behar zuela eta ez galaraztea bururatu zitzaidan.
Etxola aterpe baten bezala interpreta daiteke, baina gaur egun ideia horrek ez du zentzurik, beraz eraikinak ez du itxia izan behar; ezin da bere ingurutik at dagoen irla bat izan; inguruarekin bat egin behar du. Horregatik du proiektu honek leiho hain garrantzitsuak, eta hare gehiago, goiko terraza (ikuspegiaz gozatzeko). Sarrerako eskilarek ere ideia hau buruarazten dute: zabalak dira eta ez dute muga bat markatzen, ia ikustezinak direlako; baina alde batera ikuskarriak, haien zabaleragarik eta goranzko zentzua dutela dirudi, barruranzkoa.




Hori maketa, eta hamen azpian planoak.