2015(e)ko urtarrilaren 6(a), asteartea

"Casa Collage"

Gabonetako etenaldi honetan zehar azterketak prestatzeko denbora izan dugu. Proiektuak I asignatura pixkat prestatzeko beharra sentitu dut, nahiz eta nola oso ondo jakin ez, baina horretarako Xavier Montenys eta Pere Fuertesen "Casa Collage" ensaigua irakurri dut. Liburua aukeratzeko asignaturaren plangintzan agertzen den bibliogafia gomendatua izena duen atalean begiratu nuen.  Atal honetan liburu asko aurkitu nituen eta hauek ere liburutegitik hartu edo interneten bertan aurkitu ditut, baina ez ditut hainbeste sakondu, hau oso interesgarria zirudielako.
Liburu honekin ikasitakoa azaltzeko gatza suertatzen zait baina gutzienez esan nezake flexibilitatea eta erabilpena direla aspektu garrantzitsuenak. Liburuaren lehenengo ataletik argi eta garbi uzten du etxebizitza biztanleak egiten duela eta ez arkitektoak. Gaztelerazko hotzez azaltzea errazagoa izango da kasu honetan: arkitektoek eraikinak, etxeak (casa, vivienda) egiten dituzte, nahiz eta hori proiektuaren ondorioa izan ez da emaitza izango, gutxienez azkenekoa, hori biztanleak egiten baitu, eraikina etxebizitza (hogar) bilakatzen du.
Liburuan aurkezten diren teoriak oso interesgarriak eta ezberdinak dira, baina danak aurretik azaldutako hiru ardatzen inguruan aurkezten dira. Jolas baten antza hartzen diet batzuei, esperimentu antza; baina hau gure ohiturak modu batekoak eta ez horrelakoak direlako izango da, eta halako aldaketak egitea jolastea eta esperimentazea iruditu zaizkit, neurri batean jakina. Baina argi dago oso arrazoidunak direla, eta gutxinaka gutxinaka aplikatzen hasiko bagina seguruenik denpora pasata ohituko ginatekela eta orduan aurretik egiten genuena oso desegokia edo edozelakoa dela pentsatuko genuke.
Adibide konkretu bat jartzeko brikolajearen erabilpen sakona dugu. Hau honetan datza: arkitektoak diseinatzen duen eraikinean ez ditu gauzak gehiegi definitzen, horrela etxebizitzak folio txuri baten antzera jokatzen du, hartan aldaketa progresiboak denboran zehar egiteko. Biztanle bakoitzak brikolajearen bidez BERE etxebizitza sortuko du, oso ezagutza sakona eta egunerokoa baita brikolajea.
Espero dut liburu honetaz disfrutatu eta harekin zertxobait ikasi dudala nabaritzea, nahiz eta neuk liburuaren funtsa ez ulertzea badaitekela aitortu.

2014(e)ko abenduaren 22(a), astelehena

Ba al du Modulorrak Jadanekotasun Ergonomikorik?

Hau izan da lauhileko hontako lantegi bateratuko ardatza izan den galdera, zeini, azkenean, erantzun arrazoitu bat eman behar zaion. Horretarako azken aste hauetan praktika ezberdinak egiten ibili gara, Le Corbusier, Le Cabanon eta Le Modulorren inguruan.
Azkenengo lantegi bateratuko egunean, geure modulor aulkiak aurkeztu genituen. Geure taldeko aulkia poliestire extruidoz eta silikona erabiliz egin genuen, barnean egitura kubo antzerakoa eginez (kubo baten ertzez osatua) eta kanpotik poliesitreno sei lauza handi itsatsiz. Geure aulkia ulergarria izan zedin eraikitza planoak egin genituen, nahiz eta beharrezko ez izan, guk horrela kontsideratu baitgenuen. Aulkiak haren funtzioa betetzen zuen: posizio guztietan eseri liteke edozein pertsona eta hautsi edo deformatu gabe, baina jatorrizko diseinuak dituen eskuak sartzeko zuloak egiteko arazoak izan ganituenez bi bakarrik egin genituen, gutxienez erosoago izan zedin erabiltzerakoan.
Modulor aulki hauek gelan probatu genituen, bakarka eta konbinazioak eginez. Aulki txiki hauekin sofa handi bat, taberna bateko barra, ohe bat, eskilara batzuk, jangela bat eta halako konbinazioak sortu genituen. Esan beharra dago neurri hoiekin gauza asko egin litekela, nahiz eta batzuk ezin, erdiko neurriak beharrezkoak baitziren, baina ondo ateratako esperimentuetan nabaria zen neurriak aproposak zirela, haien erosotasunagatik, eta ergonomiagatik hortaz.
Ba al da modulorra ergonomikoa? Bai. Oraindik ergonomikoa al da? Eztakit. Egun batzuk pasa ditut honi buruz pentsatzen eta ez dut erantzun argi eta zuzenik aurkitu. Ergonomikoa da, bai, gizakiaren neurrietan oinarritzen delakoeta nabaria delako haren erabileran, baina eztakit jadanekotasun ergonomikorik duen ala ez. Zergatik diot hori? Badirudi eztudala enuntziatua ulertu eta gauzak asmatzen nabilela. Ez. Gauza da eztakidala gaur egungo gizarteak ergonomiko kontsideratuko lukeenik.
Modulorra ondo erabili eta ulertzko BI LIBURUREN IRAKURKETA BEHARREZKOA da: Le Modulor eta Le Modulor 2. Hauek irakurri ezean hurbilketa bat egin genezake, geure kasuan bezala, baina sistema hau menderatzera ezin ginateke heldu. Gainera bi liburu hauen irakurkuta latza da eta denbora eta pazientzia eskatzen duen prozesu bat bilaka daiteke. Beste modu baten ulertuta, espezializazio bat da, edo master antzeko bat bezala, ikerketa izanik. Baina ez dago instituzionalki master edo espezializazio hau eskaintzen duen pertsonak garela argitzen duen agiririk, beraz, gaur eguneko titulazio behar eta bilaketa horretan ez du lekurik.
Gauzak horrela, bai, jadanekotasun ergonomikoa du, bere garaian ergonomikoa izan baitzen eta 80 urte inguruan gizakiok ez dugu halako eboluzio handirik izaten ergonomia hori galtzeko, nahiz eta geure beharrek eta oiturek aldaketak nozitu (aldekatak, ez erabateko aldaketa, funtsean berdinak dira) eta gainera esperientzia enpiriko propioz lortutako datuek erakusten didaten moduan. Baina gaur egungo fast-foodaren, 4G-aren, interneteko erosketen, konstumoaren eta ikasketek, jakituriak eta formazioak aplikazio ekonomikoa bakarrik duten gizartean honek ez du lekurik, beraz, ez da "gizarteak erabil dezaken gauza bat" eta erabilgarria ez bada ez da ergonomikoa izango, beraz, ez du kadanekotasun ergonomikorik. Lekurik ez dago horrelako ideientzako, nahiz eta oso erabilgarri, landuak eta baliagarriak izan.
Eisnteinek Modulorra ezagutu zuenean esan zuen bezala:"Es una escala de proporciones que hace lo malo difícil, y lo bueno fácil".

2014(e)ko abenduaren 16(a), asteartea

Zubimusun Etxola Finala

Bixer lehenengo lauhilabeteko azken proiektuaren entrega izango da; espero dot lauhilabetean zer ikasi dodan erakustea, asko izan baita. Prozesuaren azkenengo emaitza hau da.







Lantegi Bateratua: Laugarren Eguna

Pasadan asteko klasean Le Cabanonen erabiltzen diren aulki edo kaxen plano tekniko eta xehetasunak egin genituen, analisi labur bat egin ostean. Bixerko kxa horren beste material bateko maketa (1/1 eskalan) egin behar genuen. Nire bikoteak eta neuk poliestireno extruido erabili dugu, barne egitura bat eginez, baina eskuak sartzeko zuloak egiteko orduan oso konplikatua dela ikusita ez
 ditugu bi baino gehiago egin.

2014(e)ko abenduaren 9(a), asteartea

Lantegi Bateratua: Hirugarren Eguna

Pasadan asteko klasen, gabonilak 3 hain zuzen ere, geure Le Cabanonen collageak hirugarren solairuko korridoretikan pegatu genduzan eta baita kartulanak egin genduzan altzarik ere. Hau egitean beste taldeen lana konparatu gendun eta gure lanarekin harro sentitu ginan. Gero, klasen Le Cabanonen egitura eta egurrezko egitura arinei buruz ikertutakoa demostratzeko ordua iritsi zan. Horretarako irakasliek taldeka galderak egin ebien.

Gure ikerketa lana konprobatu ostien Le Cabanonen eraikuntza plano tekniko bat eta haren lau xehetasun egiteko agindua jaso gendun, baina ez gendunez denbora nahikorik izan etxerako bidali ebien, bixer, gabonilak 10, 9:25etan entrega egiteko.
Honakoak direz geure plano teknikoak:








2014(e)ko abenduaren 7(a), igandea

陰翳礼讃, "El Elogio de la Sombra"

Duela bi edo hiru aste JunichiroTanizaki japoniarraren "El elogio de la sombra" ensaigua irakurri nuen. Teoria klase batean gomendatu zuen Mungik eta oso interesgarria iruditu zitzaidan, hortaz, liburudendara juan nintzan egun hartan bertan enkargua egiteko. Oso liburu interesgarria izan da, eta gainera eskertzekoa.
Japonia, japoniar bizimodua, Japoniako kultura, arte japoniarra eta arkitektura eta lorategizaintza japoniarrak oso gustoko izan ditut betidanik, baina azken aldian antzita nuen aurreko guztia. Dula sei urte inguru Japoniara bizitzera juateko gogoak nituen, eta nere ilusioa hor finkatzea izan zen, baina ene Euskal Herria abandonatzearen ideia migarriak atzera bota ninduen (gainera, Fukushimako iskanbila gertatu zen) Japoniarekiko hurbiltasun eta ilusio hori desagertu, edo nere barnean itzal eta laino ilunen atzean izkutatu zen. Ensaigu hau irakurri arte.
Honek nire mirepen hori berpiztu du. Ez dakit zergatik, gauza asko izan ditut eta egin ditut, eta baita gertatu zaizkit, sentimendu hori Tanizaki irakurri aurretik suspertzeko, baina hori "El elogio de la sombra" irakurri arte zegoen bezala mantendu da. Posibleena idazlearen idazteko era eta sentimendua izan direz (irakurtzerakoan nere ingurua laino eta itzalez betetzen zelako sentsazioa baitnuen, edota shoji-ak mogitzen nabaritzen nituen, eta baita Japoniako tradizio eta kultura antzinak suntsizen dituen pasaden mendeko bonbila zaratatsuen beroa nabaritzen nuen), edota jakituria transmititzeko modu ezberdin hori, arkitekturari buruz ezplizituki oso gutxi egiten baitu Junichirok.
Sarreran egiten den komunen arteko konparaketak oso ongi argitzen du zer den japoniar izatea (edo zer izan zen amerikarren inbasioaren aurretik (eta amerikarrak ez zirela horrelakoak izango ingelesen inbasioa gertatu ez balitz esateko beharra dago baita ere...)) eta zer den mendebaldetar izatea. Oso garrantzitsua deritzot honi. Praktikotasun purua (non intxura ere praktikotasunaren menpe dagoen) ongizatearen, atseginaren, gozapenaren aurka.
Bat nator Tanizakirekon, baina zuzenketa bat edo puntuazio bat markatu nahi diot: boligrafoaren adibidea ematen duenean japoniar batek boligrafoa asmatuko balu beste era batera egingo lukela arrazoitzen du. Ados, baina japoniarrek eta txinatarrek europarrei teknologikoki eta zientifikoki egndako aurkipenetan aurrea hartu zieten mendeak atzera, zergatik ba ez zutenbaita ere boligrafoa asmatu? Edo tinteroaren beharrik ez zuen pinzelik? Oso erraz: ez zuten behar. Haien munduaren interpretazioak ez zien horrelako lanabesen beharrik ematen. Beraz arazoa aurrerago doa.
Gehiegi ez luzatzearren hemen utziko dut mezu hau. Baina idazten bukatu baino lehen esan behar dut horaindik ez dudala arkitektu izpiriturik edo ez dudala arkitekturako ideiak ulertzeko erraztasunik, liburu honek arkitekturari buruzko ezagutzak handitu baitizkit, baina uste dut asko eskapatzen zaidala, ez dakidala hartzen, edo hartu dudala eta ez dakidala ikusten.
Irakurri ezazue liburuxka mehe hau, oso lagungarria, polita eta irakurtzeko arin eta atsegina baita.

2014(e)ko abenduaren 2(a), asteartea

Lantegi Bateratua: Bigarren Eguna

Pasadan asteko klasen Le Cabanon-eri buruzko Rax Rinnekangas-en film bat ikusi gendun. Arkitektura film bilduma batetikan ataratako filma da, eta lar nabaritzen jako, azterketa sakon eta luzea egiten dabelako. Filman ondoren Modulor-eskalimetro bat egin gendun talde bakoitzan, nahiz eta ene taldeko partaideok bakoitzak berea egin gendun. Geure Modulor-eskalimetroa balsako zurezko xafla baten margoztu dogu, neurri eta irudiekaz, 1/10 eskalan.
Modulor-eskalimetroa lan mahaian.
Biherko egin biharrekua Modulor-eskalimetroa erabiltzea izen da: zazpi plano 1/10 eskalan (baten hiru dientsiotan muntautako altzariak kokatu biher ziran eta beste seirak Collage teknikarekin ebaketak). Bihar, gabonilak 3 (batueraz abendua dala uste dot), aurkeztu biher doguz lan hauek danak. Horretaz aparte, egitura arin eta zurezkoei buruzko eta Le Cabanoneri buruzko informazioa bilatu beharra dogu.

Taldean lan eginez oso azkar pasatzen dogu denbora, guztioan artian gauzelako eta entreteniduta. Baina halere lan egiten dogu gelditu barik (beno, nonoiz txokolate tikaran bat edaten dogu, baina sekretuan...).

Hamen ene taldekideek nola lan egiten duten demostrazio bat:




PS: Neu enaiz argazkiotan agertzen, argazkilaria nazelako eta ez ez dodalako lanik egiten!